Iratialdea



Iratialdea, Nafar Pirinioko Landa-etxe eta landa-apartamenduen elkartea, 1994aren bukaeran eratu zen. Sorreratik elkartearen helburua izan da Landa-turismoa sustatuz Pirinioa garatzea, horretarako etxeen kalitatea zainduz.

 

Iratialdea elkartea 60 bazkide inguruk osatzen dute eta bisitariei alojamendu-eskaintza zabala eta askotarikoa eskaintzen diete, Nafarroan plaza-kopuru handiena duen elkartea izanik.

 

Iratialdeako landa-alojamenduak Nafarroako eskualde erakargarrienetako batean daude, Pirinioan alegia. Eskualde pribilegiatua da eta bertan Nafarroako lekurik bisitatuenetakoak daude. Turistak kalitateko helmuga baten bila etortzen dira, lasaitasuna eta bakea ez ezik, natura, kultura eta ohiturak ere eskaintzen dituena.

 

Lekurik nabarmenen artean ondokoak daude: Iratiko Oihana, Orbaitzeta Ola, Otsagabia, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Hiriberriko garaiak, Orreaga, Done Jakue bidea eta Erronkari.

Alojamenduen bilatzailea