Ingurua

Sorogain

Sorogain ibarra Orreagako mendebaldean dago, Aldudeko mugan. Natura mardulaz beteriko alderdi ikusgarria da. Inguru osoan haritzak eta pagoak elkarren ondotik agertzen dira. Bertan Adi mendia (1.459 m) dago eta Erro ibaia sortzen da, 40 km beherago urak Irati ibaira eramaten dituena. Leku egokia da ibilaldiak egiteko. Ibarrean barreiaturik zenbait monumentu megalitiko aurkitu daitezke, Arregiko eta Sorogaingo trikuharriak, esaterako.

Alojamenduen bilatzailea