Ingurua

Selva de irati

Iratiko Oihanak balio natural eta ekologiko handia du. Europako izeidi-pagadirik handiena eta zainduena da Alemaniako Oihan Beltzaren ondoren.

Ingurumen-babesari esker, Iratin Igel piriniarra eta desman piriarra bezalako espezie endemikoak bizi dira, eta garrantzi handiko beste batzuk, hala nola, okil gibelnabarra eta okil beltza; denek baso heldu eta ongi zainduen beharra dutenak.

Irati mendiz inguratutako lur-eremu zabala da (17.195 hektarea) Aezkoa, Zaraitzu, Nafarroa Beherea eta Larraine (Zuberoa) artean. Bere inguruan hainbat mendi mitiko daude: Orhi (2.021 m), Urkulu (1.424 m), Okabe (1456 m), Mendilatz (1348 m), Eskaleramendi-Harsüdürra (1.472 m) etab.

Iratiren barrenean jarduera anitz egin daiteke, besteak beste, ibilaldiak eta zeharkaldiak oinez eta mendiko bizikletaz, interpretazio-ibilaldiak, mendi-igoerak eta elurretako kirolak -erraketekin ibili eta Abodin iraupen-eskia egin-, etab. Beraz, urtaro guztiak ezin hobeak dira inguru honetaz gozatzeko.

Iratira Aezkoatik (Orbaitzeta) edo Zaraitzutik (Otsagabia) sar gaitezke.

2011tik Iratiko Etxeetan izen bereko eraikin berrian bisitarientzako harreragune bat dago jatetxe-taberna zerbitzuarekin. Oihaneko beste ikur nagusi bat Orbaitzetako Ola da, XVIII. mendeko Burdina Munizioen Errege Fabrika, Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondare izendatua.

Iratiri buruz gehiago jakiteko, www.irati.org

Alojamenduen bilatzailea