Ingurua

Roncesvalles

Done Jakue bidean dago eta erromesentzat Bideko bigarren mugarri nagusia da Santiagoko Katedralaren ondoren. Aipatzekoak dira Andre Mariaren Kolejiata -Erdi Aroko arkitekturaren adibiderik hoberenetakoa-, erromesen ospitale zaharra eta Antso VII. Azkarra erregeren hilobia. Bisitatu beharrekoak dira ere Sancti Spiritus eta Done Jakueren edo erromesen kapelak, Kolejiatako museoa –bertan Karlomagnoren xake jokoa dago-, eta Erromesen Gurutzea.

Bertan, 778an, baskoiek Karlomagno garaitu zuten Orreagako bataila deiturikoan.

Alojamenduen bilatzailea