Ingurua

Valle del Roncal

Erronkaribar ekialderen dagoen ibarra da. Ezka ibaiak ibar osoa zeharkatzen du. Zazpi herri dira: Bidankoze, Burgi, Erronkari, Garde, Urzainki, Izaba eta Uztarroze. Bere paisaia ikusgarriek bisitaria harritzen dute. Xarma handiko lekua da ikuspegi guztietatik begiratuta: naturgune ederrak (Burgiko arroila), tradizioak (Hiru behien zerga eta Almadiaren eguna), gastronomia (Erronkariko gazta eta ogi-mamiak), ospe handiko pertsonaiak (Julian Gaiarre tenorea), mendi-gailurrak (Hiru Erregeen Mahaia), paisaiak (Larra)… Horiek denek naturaz eta kulturaz gozatzeko leku paregabe bilakatzen dute ibarra.

Alojamenduen bilatzailea