Ingurua

Monumentos Megalíticos

Monumentu megalitikoak gizakiak historiaurrean egindako eraikuntzak dira, harrizko bloke handiz osatuak. Inguru honetan garrantzi handiko estazio megalitikoak daude, horietako batzuk markatuak, Azpegi (Irati, Aezkoa) eta Sorogain, esaterako; bai eta monumentu isolatuak ere. Okabe mendiko (Irati) gailurretik gertu, Iturissako estazioan, 19 harrespil edo cromlech ikus daitezke. Ollaten (Nabaskozeko mendia) ongi kontserbatutako trikuharriak daude. Arrako baselizatik (Belagua ibarra) gertu Arrako edo Sakuloko trikuharria dago, berezia eskualdean ezohikoa den galeria-hilobia izateagatik. Nabarmentzekoak dira ere Biotzariko trikuharria, bere kokapena eta kontserbazioagatik, eta Arrizabalako zutarria (Abodi). Auritzen eta Ardaitzen ere (Erroibar) hainbat trikuharri eta harrespil daude.

Alojamenduen bilatzailea