Ingurua

Larra - Belagua

Larra kareharriz osatutako mendigunea da, Erronkaribar buruan, eta bertako ura Belagua ibaira doa baso sarriz estalitako izen bereko ibarra sortuz. Goi mendiko paisaia ikusgarria da eta bertan Nafarroako mendirik garaienak daude. 120 km-ko azalera du eta bere osin eta barrunbeen garapen bertikala dela-eta Europako eremu karstiko zabalenetako bat da. Hiru Erregeen Mahaia eremuko punturik garaiena da, 2.442 m; sakonenak, La Contienda (240 m-ko garapena) eta San Martin osina (1.340 m), urteetan munduko osin sakonena izan zena.

Alojamenduen bilatzailea