Ingurua

Hórreos

Aezkoan nabarmentzekoak dira bere garaiak. Nafarroan zutik dirauten 21 garaietatik 15 ibar honetan daude, denak Interes Kulturaleko Ondare izendatuak. Eraikin mota hau ohikoa zen eskualde hezeetan, non ale-eskasiagatik ezinbestekoa baitzen horiek hezetasunetik eta karraskarietatik babestea. Aezkoako garaia aldaera berezia da, Piriniokoa, klimarekin eta bertako eraikuntza-motekin bat datorrena. Ariak eta Hiriberrik launa dituzte, Orbaitzetak 3, eta Garraldan, Garaioan, Ariben eta Orbaran bana dago. Zaraitzu ibarrean Itzallek du ibarreko garai bakarra, Ballaz etxekoa, oso ongi kontserbatua.

Alojamenduen bilatzailea