Ingurua

Foz de Arbayun

<

Arroilak ibaien mendetako higaduraren ondorioz sortutako haitzebaki ikusgarriak dira, landaretza ugari eta bereziaz josiak. Bertan fauna oparoa da, batez ere hegazti harrapari handiak.

Arbaiungo arroila, Natura-erreserba eta hegaztientzako babes bereziko eremua, Zaraitzu ibaiak zizelkatutako haitzarte ikusgarria da, 6 kilometro luze eta 250 metrotik gorako haitzezko hormak dituena. Nabarmentzekoa da sai arrearen populazioa, Europako handienetakoa.

Ugarron arroilean (Areta ibaia) egitura geologiko ikusgarriak aurkitu ditzakegu, eta Benasa arroilean (Nabaskozeko inguruetan) ezohiko baso bat. Nabaskozeko Almiradioan ere Aizpurgi eta Santa Koloma arroilak daude.

Alojamenduen bilatzailea