Ingurua

Abodi

Abodi mendia Zaraitzu ibarrean dago, Iratin. Leku eder honetan mendiko larreak eta Iratiko basoa nahasten dira eta udan artaldeak bazkatzen ikus daitezke. Dauden ibilbideetan barrena Iratiko eta Pirinioko ikuspegi panoramiko ikusgarriak aurkituko ditugu. Bertan Abodi Eski Estazioa dago, guztiz hornitua eta oso gomendagarria natura, iraupen-eskia edo elur-erraketak maite dituztenentzat.

Alojamenduen bilatzailea