Jarduerak

Hegaztiak behatzea

Nafarroako Pirinioa kokapen estrategikoa da Europako hegaztien migrazioa behatzeko. Hegaztiak behatzeko baldintza bikainak eskaintzen ditu, bertan naturgune eder eta espezie mota anitz baitaude.

Iratin, ekosistemen aniztasunari esker, espezie anitz behatu daitezke. Basokoen artean nabarmentzekoa da okil gibelnabarra, desagertzeko arriskuan dagoen harri bitxi ornitologikoa. Iratin populazio egonkorra dago, basoaren kontserbazio-egoeraren isla, izan ere, espezie horrek baso heldu eta ongi zainduak behar ditu bere biziraupenerako. Esan beharra dago Iratin okil gibelnabarraren Estatuko populaziorik garrantzitsuena dagoela .

Ugatza, hori ere desagertzeko arriskuan, Iratin behatu daiteke, Abodi mendiko bazkalekuetan hain zuzen. Hemendik gertu, ondoko tokiak gomendatzen ditugu hegaztiak behatzeko: pagadi-izeidiak eta mendi-larreak dituzten Irati-Abodiko mendiak, Belaguako goi mendiko eremuak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilen natura-erreserbak, Zangozaldea, eta pagadiak eta bazkalekuak dauden Lindux-Ibañetako mendilepoak (funtsezko migrazio-puntuak).

Ondoko hegaztiak behatu daitezke: arrano beltza, arrano txikia, mirotz urdina, apo-hontza, hontz handia, sai arrea, belatza, koartza hauskara, miru gorria, ugatza etab.

Alojamenduen bilatzailea